Hemezortziko taldea aurkeztu du Azpeitiak eskuzko Herriartekoari ekiteko

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 26a, 09:07

Ilunperekin eskuzko Herriartekoan ariko direnetako hamabi, Izarraitzen. (Ilunpe)

Datorren asteburuan ekingo diote lehiari Ilunpekoek Adunan, final hamaseirenetako joanekoan.

Astebete eskas falta da Azpeitiak aurtengo esku pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan estreinako norgehiagoko jokatzeko, eta Ilunpek prest dauka txapelketa kutunean parte hartuko duten pilotarien zerrenda.

Hain zuzen ere, hemezortzi pilotariren izena eman du Ilunpek Herriartekorako: sei kadete, lau jubenil eta zortzi senior. Hona hemen, pilotarien zerrenda:

  • Kadeteak: Iker Ansola, Ioritz Arsuaga, Julen Larramendi, Markel Mendizabal, Unai Beristain eta Urko Egiguren.
  • Jubenilak: Iñigo Sarasua, Jokin Artetxe, Ugaitz Aranguren eta Mikel Iturralde.
  • Seniorrak: Aimar Egiguren, Urtzi Egiguren, Iker Egiguren, Beñat Labaka, Josu Labaka, Haritz Larrañaga, Oier Larrañaga eta Eneko Odriozola.

Datorren asteburuan ekingo diote lehiari Ilunpekoek Adunan, final hamaseirenetako joanekoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide