Bertsoez gozatu dute Haginpe bete duten ikus-entzuleek

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 26a, 15:47

Laugarrenean ere arrakastatsua izan da Bota bildurrikpe! bertso saioa. Bertsozaleek harrera beroa egin diete Arzallusi, Egañari, Goenagari eta Bizkarrari.

Laugarrenean ere arrakastatsua izan da Bota bildurrikpe! bertso saioa. Haginpe taberna goraino bete zen atzo gauean, Amets Arzallusen, Andoni Egañaren, Andoni Bizkarraren eta Libe Goenagaren jarduna jarraitzeko.

Julen Iparragire gai-jartzaileak aktualitateari lotutako gaiak jarri zizkien bertsolariei, eta horiek umore dosi handiekin egin zuten gai ezagunen errepasoa, bertsozaleen algarak eta txaloak piztuz.

(Argazkiak: utzitakoak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide