Futbito txapelketa antolatzeko bilera egingo dute Gaztetxean asteazkenean

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 27a, 11:04

2024ko futbito txapelketaren finalak, plazan. (Nerea Uranga)

Parte hartuko duten talde bakoitzeko gutxienez ordezkari bat azaldu beharko da 18:00etan hasita egingo duten  batzar horretara.

Langile kontrolpeko espazioen aldeko Ftubito Txapelketa antolatu du aurten ere Azpeitiko Gaztetxeak, eta urtero egin ohi dutenez, txapelketa hori antolatzeko bilera egingo dute aurrena.

Datorren asteazkenean, apirilaren 30ean, izango da bilera gaztetxean, 18:00etan. Txapelketan parte hartu nahi duten taldeek gutxienez ordezkari bat bidali beharko dute batzar horretara, derrigorrezkoa izango da hori txapelketan parte hartzeko. Txapelketaren datak, arauak eta gainerako azalpenak emango dituzte bertan

Gaztetxearen Futbito Txapelketan parte hartuko duten taldeek 50 euro ordaindu behar dute izen ematea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide