Kontsumo ohiturak eta hondakinen sailkapena jorratu dituzte Ekoetxean

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 27a, 18:12

Etxeko familiak: gutxiago gehiago da familientzako esperientzia egin dute goizean.

Etxeko materialak berrerabiltzen, hondakinak sailkatzen, kontsumo ohitura jasangarrigoak nola eskuratu eta, horrela, gizakiaren aztarna ekologikoa arintzeko ohiturak lantzen ikasi dute gaur goizean Ekoetxean, Etxeko familiak: gutxiago gehiago da esperientziarekin.

Ekoetxean familiei zuzendutra antolatzen dituzten ekintzetako bat izan da eta, ohi bezala, bereziki haurrei zuzendutako jolasen eta familia osoarentzako erronken bidez garatu dute esperientzia.

(Argazkiak: Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide