Eneritz Aramendik eta Peio Ziarsolok irabazi dute gaur Zarautzen jokatu den Pagoeta mendi lasterketako bikote mistoen proba.
108 bikote lehiatu dira Salbatore Mitxelena ikastolak antolatzen duen proban, eta nagusitasun handiarekin irabazi dute Aramendik eta Ziarsolok. Hasiera-hasieratik lasterketaren burua hartu, eta 41 minutu eta 15 segundotan osatu dituzte ibilbideko zortzi kilometroak, atzetik izan dituzten bikoteei alde nabarmena aterata: Irune Lertxundi eta Jon Beldarrain oriotarrak 1.11ra helmugaratu dira, eta azko garaile Maider eta Manu Unanue alaba-aita aramarrak, berriz, bi minutu pasatxora.
Pagoeta mendi lasterketaren informazio osoa eta argazki guztiak kusgai daude Guka.eus-en.