Frantzisko aita santua zena gogoratzeko eta "haren bizitzagatik eskerrak emateko" eukaristia antolatu dute bihar, asteartea, 19:00etan Loiolako basilikan. Nahi duten herritar guztiak elizkizunean parte hartzera gonbidatuta daudela adierazi dute Loiolako jesulagunek.