Maiatzaren 1ean 10:00etara aurreratuko dute hondakin komertzialen bilketa

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 30a, 08:54

Hondakin organikoentzako eta errefusarentzako edukiontziak.

Errefusa jasotzeko eguna izango dute biharkoa, eta goizago atera beharko dituzte hondakinak saltokiek.

Bihar, osteguna, maiatzaren a da eta, beraz, jaieguna. Horrenbestez, eta horrelakoetan ohi bezala, Urola Erdiko Mankomunitateak aurreratu egingo du hondakin komertzialen bilketa.

Hain zuzen ere, 10:00etara aurreratu dute biharko bilketa. Errefusa jasotzeko eguna izango dute biharkoa, eta goizago atera beharko dituzte hondakinak saltokiek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide