Apirileko bigarren odol ateraldia egingo dute bihar

Maialen Etxaniz 2025ko api. 29a, 14:36

Odol ateraldiak egiten dituzten Bizi Berri lokala, kanpotik. (Maialen Etxaniz)

Ohi bezala, 16:30etik 20:30era ariko dira han odola ateratzen Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoak. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da. 

Bihar, hileko azken asteazkenarekin, egingo dute apirileko bigarren odol ateraldia Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko solairuko lokalean. Ohi bezala, 16:30etik 20:30era ariko dira han odola ateratzen Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoak. 

Odola eman nahi duten herritarrek aurrez txanda hartu beharko dute ezinbestean. Horretarako bi aukera daude: Gotatanta.eus webgunearen bidez edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Erreserba faltarik egon ez dadin, baldintzak betetzen dituen herritar oro odola ematera deitu dute Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Azpeitiko ordezkaritzako boluntarioek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide