Emakumeen arteko bigarren futbito txapelketa antolatu du Urola Erdiko Itaiak maiatzaren 24rako. Duela bi urteko pala txapelketaren ondoren eta iazko futbito sariketaren ostean, jarduera errepikatuko dute aurten, iazkoaren "balorazio positiboa" eginda. Dagoeneko ireki dute txapelketan parte hartzeko izen-ematea, eta Haginpe tabernan jarri dute horretarako orria. Hala ere, bertaratu ezin dutenek Internet bidez ere egin dezakete izen-ematea, Urola Erdiko Itaiaren Instagramera idatzita edo itaiaurolaerdia@gmail.com helbidera idatzita. Zalantzak argitzeko ere bide horietara jo daiteke.
Itaiako kideek azaldu dutez, nahi duen emakume orok eman dezake izena futbito txapelketan, baina parte hartzeko ezinbestekoa izango da bosteko taldeak osatzea, gutxienez. Taldeko 20 euro ordaindu beharko dute izen-ematea.
Larunbatez jokatuko dituzte partida guztiak, 11:00etan hasita. Iaz bezala, Esklabak Zentro Sozialistako atarian jokatuko dituzte neurketak, bertan egokituko duten zelaian. Neurketa guztiak amaitzean, luntxa egingo dute, eta sari banaketarekin borobilduko dute eguna.