"Mundua sendatzeko ipuinak" kontatuko dituzte igandean Ekoetxean

Maialen Etxaniz 2025ko api. 29a, 17:43

Saio bateko artxibo irudia. (Ekoetxea)

Maiatzaren 4an, 10:00etatik 12:00etara eskainiko dute ipuin kontaketa Azpeitiko Ekoetxean. Saioa irekia eta librea izango da, baina aurrez izena eman beharko dute interesa dutenek. 

Gaztetxoei zuzendutako ekintzekin hasiko dute maiatza Azpeitiko Ekoetxean. Igandean, maiatzaren 4an, Mundua sendatzeko ipuinak saioa eskainiko dute 10:00etatik 12:00etara. Bertan, ingurumenaren garrantziaz jabetzeko narrazioak kontatuko ditu Kiribil doktoreak. Saioa euskaraz izango da. 

Saiora joan nahi dutenek izena eman beharko dute, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide