XJ Auzolanean hasi da Sanjuandegiko festetarako azken prestaketekin, eta 2025eko festen egitaraua argitaratu aurretik, auzoa jai giroan murgiltzen hasteko ekintza berezi bat prestatu du datorren ostiralerako, maiatzaren 2rako. Hain zuzen, Jun ta bota ekimena antolatu dute Erniarraitz bertsozale elkartearekin batera. Egitasmoaren helburua da jendea bertsoak bat-batean botatzera animatzea, ostiral arratsaldea girotzearekin batera. Horretarako, 19:00etan jarri dute hitzordua, Jim Clark tabernaren parean.
Antolatzaileek bertaratzeko deia egin diete bertsozaleei eta giroaz gozatu nahi duten herritar guztiei.