Azpeitiko KZguneak ekainean eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko epea irekita dago. Hamar ikastaro emango dituzte guztira datorren hilean, guztiak euskaraz eta aurrez aurrekoak, Enparan dorretxeko egoitzan.
Honakoak dira Azpeitiko KZguneak ekainean emango dituen ikastaroak:
- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean
- Aurrez aurrekoa.
- Sei ordu.
- Ekainaren 16tik 18ra, 11:00etatik 13:00etara
- BakQ ziurtagiria
- Aurrez aurrekoa.
- Bi ordu.
- Ekainaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara.
- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen hasi
- Aurrez aurrekoa.
- Hogei ordu.
- Ekainaren 16tik 27ra, 16:00etatik 18:00etara.
- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
- Aurrez aurrekoa.
- Hamalau ordu.
- Ekainaren 19tik 27ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Zure bidaia planifikatu
- Aurrez aurrekoa.
- Sei ordu.
- Ekainaren 4tik 6ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Bizitza aktiboa izan Google Fit eta Wikilocekin
- Aurrez aurrekoa.
- Bi ordu.
- Ekainaren 13an, 18:00etatik 20:00etara.
- Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak
- Aurrez aurrekoa.
- Bi ordu.
- Ekainaren 30ean, 18:00etatik 20:00etara.
- Google kalkulu-orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu-orriak
- Aurrez aurrekoa.
- Lau ordu.
- Ekainaren 2an eta 3an, 11:00etatik 13:00etara.
- Google aplikazioak zure smartphonean
- Aurrez aurrekoa.
- Hemezortzi ordu.
- Ekainaren 2tik 12ra, 18:00etatik 20etara.
- Ikasi online banka modu erraz eta seguruan erabiltzen
- Aurrez aurrekoa.
- Zortzi ordu.
- Ekainaren 9tik 12ra, 11:00etatik 13:00etara.
Izena emateko epea, irekita
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –telefono bidez izena emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera.
KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez: KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea) edo Formakuntza batean webgunearen bidez izena eman
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.