Auzoko festen atariko, triki-bertso poteoak alaitu du Sanjuandegi

Ihintza Elustondo 2025ko mai. 3a, 09:47

Hilabete eskas falta da Sanjuandegiko festetarako, baina motorrak berotzen joateko, Jun ta bota saioa egin zuten atzo auzoan, XJ Auzolanek eta Erniarraitzek antolatuta. Ostiral arratsaldea girotu zuten bat-bateko bertsoekin.

Eguraldia hasi da hobetzen, baita herritarren umorea ere. Horren erakusle, festa giroko bertso poteoa egin zuten atzo Sanjuandegin, trikiti doinuekin uztartuta. Hain zuzen ere, XJ Auzolanean hasi da auzoko festetarako motorrak berotzen, eta oraindik hilabete falta baldin bada ere, Jun ta bota saioa egin zuten atzo, Erniarraitz bertsozale elkartearekin batera antolatuta.

19:00etan Jim Clark tabernaren parean elkartu ziren Erniarraitzeko bertsolariak eta zenbait trikitilari, eta tabernaz taberna ibili ziren bertsotan eta trikiti doinuekin giroa alaitzen. Egitasmoaren helburua izan zen jendea bertsoak bat-batean botatzera animatzea, ostiral arratsaldea girotzearekin batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide