Lagun Onak mendi bazkunak iragarri duenez, maiatzaren 20tik 22ra bitartean egingo dute Udaberriko Mendi Astea. Aurtengoan, mendiari lotutako hiru saio izango dira egitarauaren barruan.
Maiatzaren 20an, asteartea, Mendi Tour jaialdiko filmak emango dituzte, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Hurrengo egunean, maiatzaren 21ean, asteazkena, Isiltasunetik, munduari begira dokumentala emango dute ordu eta leku berean; 2023ko Joxe Takolo bekaren emaitza da lan hori. Azkenik, maiatzaren 22an, ostegunean, Ama Dablam gailurrera egindako espedizioaz ariko da solasean Mikel Agirre azpeitiarra, 19:00etan hasita, Mendietxe museoan.
Lagun Onak mendi bazkunak iragarri du aurrerago emango dituela Udaberriko Mendi Astearen gaineko xehetasun gehiago.