Ipuin kontaketarekin hasi dituzte maiatzeko ekintzak Ekoetxean

Nerea Uranga 2025ko mai. 5a, 08:30

Ingurumenaren garrantzia azaltzeko narrazioen kontaketa izan da Ekoetxeako maiatzeko aurreneko esperientzia. Plastikoekin egingo dute Ekoetxeako hurrengo ekintza hilaren 16an.

Gaztetxoei zuzendutako ekintzekin hasi dute maiatza Azpeitiko Ekoetxean. Atzo, igandea, Mundua sendatzeko ipuinak saioa eskaini zuten goizean, 10:00etatik 12:00etara. Bertan bildutako haur eta gurasoei ingurumenaren garrantziaz jabetzeko narrazioak kontatu zizkien Kiribil doktoreak.

Hurrengo ekintza maiatzaren 16rako antolatu dute Ekoetxean. Plastikoekin hondakinak arte bihurtu izenburuko tailerra egingo dute, 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea doan da, baina aurrez izena eman behar da honako loturan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide