Amets Barandiaranek kadeteen mailako Jabier Ormazabalen omenezko txirrindularitza proba irabazi zuen joan den larunbatean. Segurako (Gipuzkoa) Santikutzen barruan jokatu zuten lasterketa 150 txirrindulari inguruk.
Guztira, 58,5 kilometroko ibilbidea izan zuten parte hartzaileek. Ibilbidearen lehen zatia nahiko laua izan zuten eta tarte horretan ihesaldiren bat gertatu zen, baina gero tropeletik zazpik ihes egin zuten, tartean Amets Barandiaran urrestildarrak. Ihesean zihoana Zerain gainean harrapatuta, zortzi txirrindulariren arteko esprintean erabaki zen txapelduna eta azkarrena (1:36:00) Barandiaran izan zen.