Leherkaitz musika taldeak kontzertua eskainiko du etzi, ostiralez, Orkatz kultur elkartean. 22:30ean hasiko da Azpeitiko taldearen emanaldia, eta herritarrek doan gozatu ahal izango dute kontzertuaz.
Halaber, 19:00etatik aurrera, Etxera Eguneko informazio mahaia jarriko dute Orkatzen.