San Martin adinekoen egoitzan sute txiki bat piztu da 20:00etan, Ertzaintzaren esanetan, hango galdararen sistema erre egin baita. Ertzaintza bera, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa minutu gutxira bertaratu dira, eta une honetan (20:45) sua itzalduta dagoela jakinarazi du iturri horrek. Ezbeharra ez da harago joan, eta ez da inor zauritu. Udaltzainak, berriz, hango zirkulazioa bideratzen ari dira.