Ane Alberdik irabazi du Martin Fiz maratoia

Mailo Oiarzabal 2025ko mai. 11a, 16:57

Ane Alberdi podiumaren maila gorenean gaur, Gasteizen. (Utzitakoa)

Azpeitiarrak 2.53.00 denborarekin lortu du garaipena Gasteizko lasterketan. 645 korrikalarik osatu dute 42 kilometroko lasterketa eta Alberdi 27.a izan da sailkapen orokorrean.

Ane Alberdik irabazi du gaur Gasteizen jokatu den Martin Fiz maratoiaren proba nagusia.

Maratoiak, maratoi erdiak, 10 eta 5 kilometrotako lasterketek osatzen dute munduko eta Europako txapeldun izandako gasteiztarraren izena daraman proba. Gaur, denera 4.500dik gora korrikalari lehiatu dira Gasteizko kaleetan, horietatik 645ek bukatu dute 42 kilometroko lasterketa nagusia, eta Alberdi izan da emakume azkarrena: 2.53.00 denborarekin irabazi du azpeitiarrak, eta 27.a izan da maratoiaren sailkapen orokorrean.

Estefania Unzu Verdelis izan da bigarrena eta lau minutuko aldea atera dio Alberdik nafarrari (2.57.00). Jone Galanek (3.17.21) osatu du Martin Fiz maratoiaren emakumeen podiuma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide