Sanjuandegiko festak 2025

XJ Auzolaneanek prest du auzoko jaietarako egitaraua

Julene Frantzesena 2025ko mai. 12a, 15:34

Hainbat gaztetxo iazko Mantangorriren iritsiera ekitaldian. (Aitziber Arzallus)

Maiatzaren 24tik ekainaren 1era ekitaldi ugari izango dira auzoan. Umeen Egunarekin hasiko dute egitaraua, maiatzaren 24an, eta dagoeneko itxi dute egun horretako ekintzen parte hartzeko izena emateko epea.

XJ Auzolaneanek prest du dagoeneko Sanjuandegiko aurtengo festetarako egitaraua. Maiatzaren 24tik ekainaren 1era ekitaldi ugari izango dira auzoan. Umeen Egunarekin hasiko dute egitaraua, maiatzaren 24an, eta dagoeneko itxi dute egun horretako ekintzen parte hartzeko izena emateko epea.

Gero, festen atarian, bertso afaria, kantu jiraren emanaldia, mus txapelketa eta kontzertuak izango dira, eta Mantangorri hilaren 30ean iritsiko da auzora. Gazte Eguna izango da egun horretan, eta askotariko ekitaldiak prestatu dituzte. Zapatuan, berriz, Auzo Eguna izango da, eta igande iluntzera arte festarako aukera izango dute herritarrek.

Hona hemen aurtengo Sanjuandegiko festetako egitaraua:

Maiatzak 24, zapatua: Umeen Eguna

12:45. Elkartzea eta jolasak.

14:30. Umeen auzo bazkaria.

16:15. Iagomagoren emanaldia

Maiatzak 25, igandea

16:30. Umeen bizikleta lasterketak, YK Ridersen eskutik.

Maiatzak 28, asteazkena

21:00. Bertso afaria, Baigeran. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan.

Maiatzak 29, osteguna

19:00. Kantu Jira eta pintxo poteoa.

21:00. Mus Txapelketarako izen-ematea.

22:00. Mus Txapelketa Ongi Etorri jatetxean.

22:00. Iluntze musikatua: Edu Zardoya eta Sembrando Kaos taldeen emanaldiak.

Maiatzak 30, ostirala: Gazte Eguna

15:00. Kafea eta auzolana.

18:45. Palestinaren aldeko elkartasun ekintza.

19:00. Mantangorriren ongietorria.

19:05. Kalejira, buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.

21:00. Gazte afaria.

23:00. Areto dantzen emanaldia.

23:00. Rodeo, Eraldatzen eta Laket taldeen kontzertuak karpan.

23:00. JOS_U, P4UL, House One eta Meritron disko jartzaileen emanaldiak txosnan.

Maiatzak 31, zapatua: Auzo Eguna

10:30. Xake Txapelketa.

11:00. Judo erakustaldia.

13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.

13:30. Trikitipintxo poteoa.

15:00. Auzo bazkaria eta bingoa.

18:00. II. Trikifree emanaldia.

18:30. Txokolatada.

19:00. Erraldoiak eta buruhandiak.

19:00. Kitadelpare txarangaren emanaldia.

20:00. Parrillada, Kontseilu Sozialistaren eskutik.

22:00. La Txamaren zein Tapia eta Leturiaren kontzertuak.

22:00. DJ Gaupasa, karpan, Javi Hidalgoren eta Kanpaxen eskutik.

Ekainak 1, igandea

06:00. UK03 txarangaren emanaldia.

07:00. Bigantxak eta jolasak.

11:30. Dantzari txikien emanaldia.

13:00. Herri kirol erronka: auzoan jaiotakoak vs. kanpokoak.

16:00. Artisau azoka.

19:45. Zozketa.

20:00. Mantangorriri agurra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide