Arteaz solasean eta irudiekin jolasean aritu dira hainbat lagun

Julene Frantzesena

GKSk antolatutako ekintzetan parte hartu zuten lagunek. (Urola Erdiko GKS)

Urola Erdiko GKSk antolatuta, Artea eta politika hitzaldia entzuteko aukera izan zuten Gaztetxera joandakoek ostiralean, eta argazki lehiaketa ere egin zuten.

Urola Erdiko GKSk antolatuta, Artea eta politika hitzaldia eta argazki lehiaketa egin zituzten hainbat lagunek ostiralean. Gaztetxean elkartu ziren hainbat lagun, eta ordurako aterata zituzten argazkiekin egin zuten lehiaketa. Gainera, arteak duen funtzio iraultzaileaz aritu ziren solasean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide