'Faisaien irla' filma ikusi ahal izango da igandean eta astelehenean Soreasun

Julene Frantzesena 2025ko mai. 14a, 08:00

'Faisaien irla' filmeko fotograma bat.

Igandeko emanaldia 19:30ean izango da, eta astelehenekoa, berriz, 21:00etan. Bi emanaldietarako sarrerak salgai daude Kulturazen webgunean.

Faisaien irla filma emango du Kulturaz kooperatibak igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Ohiko moduan, igandeko emanaldia 19:30ean izango da, eta astelehenekoa, berriz, 21:00etan. Bi emanaldietarako sarrerak salgai daude Kulturazen webgunean, eta emanaldien aurretik ere erosi ahal izango dira Soreasuko leihatilan.

Asier Urbietak zuzendutako drama generoko filma da Faisaien irla, eta honako hau da lan horren sinopsia: "Faisaien uhartea munduko komunidade txikiena da. Urtearen erdia Espainiarena da, eta beste erdia Frantziarena. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi egoerak banatzen dituen muga naturala. Laida eta Sambou bikotea irlaren aurrean ari da paseatzen. Bat-batean, bi pertsona ikusten dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertu zen uhartearen subiranotasun trukean. Nor arduratzen da horretaz?".

Honako lotura honetan irakur daiteke Gukak duela aste batzuk filmeko protagonista Sanbou Diaby aktore zumaiarrari egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide