Talde berri bat eta mitiko bat, Sanagustingo agertokian

Julene Frantzesena 2025ko mai. 13a, 07:47

Urtz musika taldea zapatuan Sanagustinen. (Kulturaz)

Eraldatzen eta Urtz taldeek eskaini zituzten kontzertuak zapatu gauean. Dozenaka lagun izan ziren kulturgunean, eta horiek gozatu egin zuten bi taldeen emanaldiekin.

Sortu berria den Eraldatzen eta Euskal Herriko musikagintzan mitikoa den Urtz taldeek kontzertuak eskaini zituzten zapatuan Sanagustin kulturgunean.

Domusa Teknik mendi lasterketak direla eta, kirolari eskainitako eguna izan zen larunbata Azpeitian, baina iluntzean, parrandarako tartea ere izan zuten herritarrek, baita musikaz gozatzekoa ere. Dozenaka lagun izan ziren kulturgunean, eta horiek gozatu egin zuten bi taldeen emanaldiekin.

Kulturaz kooperatibaren webguneko artxibategi digitalean ikus daitezke emanaldietako argazkiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide