Zeramika tailerraren beste saio bat egingo dute larunbatean

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 13a, 08:43

Pertsona bat zeramika lantzen.

10:00etatik 13:00etara bitartean egingo dute ikastaroa, eta ondoren, mokadutxorako tartea izango da. Izena emateko epea zabalik da.

Arte eta Diseinu ikastegiak (ADI) beste zeramika tailer bat emango du larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, bere egoitzan –Josu Artetxe kaleko, 3. zenbakian–. Ikastaroaren ostean, mokadutxoa egingo dute.

Izena emateko arte eta diseinu eskolara joan beharko dute herritarrek, edo, bestela, artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzi edota 688 75 18 87 telefono zenbakira deitu. 35 euroko kostua izango du tailerrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide