Lur Usabiagak ipuin kontaketa saioa eskainiko du asteartean

Julene Frantzesena 2025ko mai. 13a, 08:50

Lur Usabiaga.

LH1eko eta LH2ko haurrei zuzendutako saioa eskainiko du Udal Liburutegian, 17:30ean hasita. Hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, astelehena bitartean.

LH1eko eta LH2ko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du asteartean Lur Usabiagak. Udal Liburutegian izango da hitzordua, 17:30ean hasita.

Hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943-15 71 95 telefonora deituta edota 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua idatzita. Astelehena izango da izena emateko azken eguna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide