Atzo, astelehenarekin, hasi zuten Gaztetxeko futbito txapelketa. 19:00etan hasita, bi partida jokatu zituzten Betharrametako jolastokian, eta hainbat lagun izan ziren horiek ikusten. Datozen asteetan ere, astelehenetik ostegunera, egunero, bina partida jokatuko dituzte 19:00etatik aurrera.
Hamasei talde arituko dira nor baino nor lehian; guztira zazpi jardunaldi egingo dituzte datozen asteetan. Uztailaren 7ko astean izango dira final laurdenak, eta uztailaren 14ko astean, berriz, finalerdiak. Kopako eta ligako finalak plazan izango dira, uztailaren 18an, ostiralez, 20:00etan hasita.