Dozenaka ikaslek parte hartu dute IAren jaialdian

Mailo Oiarzabal 2025ko mai. 13a, 09:48

Ikasle Jaialdiko hitzaldia, joan den zapatuan, Urola Ikastolan. (IA)

Arratsaldean Urola Ikastolan hezkuntza sistemaren gaineko hitzaldia eta kirol erakustaldia egin ondoren, gauean kontzertuekin itxi zuten jardunaldia, Gaztetxean.

Ikasle Abertzaleak antolakundeak joan den zapatuan egin zuen aurtengo Ikasle Jaialdia, ikasturte amaieraren atariko.

Arratsaldean, Urola Ikastolako kirolgune estalian elkartu ziren dozenaka ikasle, jaialdiko lehen bi hitzorduetarako. Hasteko, egungo hezkuntza sistema ikuspuntu kritikotik jorratu zuten hitzaldi batean, eta kirol ikuskizunaz gozatu zuten gero. Gauean, Konorte, Hoben eta Labandaka taldeen kontzertuekin itxi zuten jardunaldia, Gaztetxean.

Goian, kirol erakustaldia Urola Ikastolan. Behean, Labandaka taldea kontzertuan, Gaztetxean. (IA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide