Txirrindulari bat zauritu da Azkoititik Azpeitira bidean, auto batekin izandako istripuan

Aitziber Arzallus 2025ko mai. 14a, 09:31

Azkoititik Azpeitira bidean, Loiolara iritsi baino lehenxeago izan da istripua, eta txirrindularia zaurituta eraman dute Zumarragako erietxera. Auto ilarak sortu ditu ezbeharrak, nahiz eta dagoeneko gauzak bere onera bueltatzen ari diren.

Gaur goizean, 09:00ak jotzeko minutu batzuren faltan, trafiko istripua izan da Azkoitia eta Azpeitia artean. Ertzaintzak Gukari esandakoaren arabera, auto baten eta txirrindulari baten artean gertatu da ezbeharra, Azpeitirako noranzkoan, Loiolara iritsi baino lehen, eta txirrindularia zaurituta eraman dute Zumarragako ospitalera. Istripuak auto ilarak sortu ditu, eta gauzak bere onera etortzen ari diren arren, oraindik ere (09:30) zirkulazioa motela da Azpeitia eta Azkoitia artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide