Azpeitiko Udalak aurten ere antolatuko ditu haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendutako udaleku irekiak, eta Jauzika elkarteak aisialdiko begiraleak eta heziketa berezietan adituak behar ditu.
Iazko gisan, aurten ere galdetegia bete beharko dute lan poltsan sartu nahi duten herritarrek. Halaber, kontratazioak egiterakoan aurkeztu diren herritarrek begirale titulua izatea, EGA edo baliokidea edukitzea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak eginda izatea edo egiten aritzea nahiz antzeko lanetan eskarmentua izatea hartuko dute kontuan. Gainera, azpeitiarra izatea lehenetsiko dute.
Maiatzaren 25a izango da lan poltsarako izena emateko azken eguna. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943-15 71 60 telefono zenbakira deitu dezakete herritarrek.