Gipuzkoa Buru Batzarreko kideek Azpeitian egin dute bilera, bertako ordezkariekin

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 16a, 08:42

Gipuzkoa Buru Batzarreko eta Azpeitiako EAJko ordezkariak, asteazkenean egindako bileran. (EAJ)

EAJko Gipuzkoako buruzagiak Azpeitian izan dira asteon, eta udalerriko ordezkari jeltzaleekin bildu dira, tokiko erronkak gertutik ezagutzeko.

Gipuzkoa Buru Batzarreko kideak erakundearen egoitzatik kanpo bilerak egiten ari dira, tokian tokiko errealitateak eta erronkak ezagutzeko. Apirilean abiatu zuten dinamika ibiltaria, Tolosan egindako bilerarekin, eta Azpeitian egin dute bigarren geldialdia.

Hala, EAJko Gipuzkoako buruzagiak Azpeitiko ordezkari jeltzaleekin bildu ziren asteazkenean, herriko "erronkak gertutik ezagutzeko", sare sozialetan zehaztu dutenez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide