Azpeitia larruzko paletako eta pala motzeko Herriartekotik kanpo gelditu da

Aitziber Arzallus 2025ko mai. 16a, 12:04

Joaneko bi partidak bezala, itzulerako biak ere galdu egin dituzte Ilunpeko pilotariek. Horrenbestez, txapelketatik kanpo gelditu dira, eta Debak gingo du aurrera.

Aurtengo larruzko paletako eta pala motzeko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan ibilbide motza egin dute Azpeitiko pilotariek. Joan den astean ekin zioten lehiari, Debaren kontra, eta han jokatutako bi partidak galdu zituzten Ilunpekoek. Maldan gora jarri zitzaien kanporaketa, eta atzo iluntzean Betharram pilotalekuan ezin izan zioten bueltarik eman, etxean ere bi norgehiagokak galdu egin baitzituzten.

Larruzko paletan, Mikel Sanchezek eta Telmo Garaizarrek 29-35 galdu zuten; eta pala motzean, Eneko Martijak eta Urtzi Lopetegik, 28 eta 40. Horrenbestez, Azpeitia larruzko paletako eta pala motzeko Herriartekotik kanpo gelditu da aurtengoan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide