Igandean Igaran talo tailerrak eta bisita gidatuak egingo dituzte

Nerea Uranga 2025ko mai. 19a, 08:30

Igarako errota.

Gipuzkoako IV. Erroten Egunarekin bat egingo dute Loiolako Igarako errotan maiatzaren 25ean. Bi saio egingo dituzte eta biak goizez izango dira. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Datorren igandean, maiatzaren 25ean, Gipuzkoako IV. Erroten Eguna ospatuko da. Egun horrekin bat eginez, Loiolako Igarako errotan talo tailerrak eta bisita gidatuak antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Bi saio izango dira: bata 10:00etan hasita eta bestea 11:30ean.

Doan da parte hartzea, baina plazak mugatuak direnez, aurrez eman beharko da izena. Izena emateko hainbat modu jarri dituzte Internetez Ekoetxea.eus webgunean edota info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera mezu elektronikoa bidalita, eta bestela, 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide