Sanjuandegiko festetan egingo dituzten otorduetarako txartelak salgai daude dagoeneko. Hilaren 28ko bertso afarirako, hilaren 30eko gazte afarirako eta hilaren 31ko auzo bazkarirako txartelak Haginpe, Kantoi eta Jim Clark tabernetan eskura daitezke.
Bertso afarirako txartela 25 euro ordaindu beharko da, hamabost euro gazte afarikoa eta hamabi auzo bazkarikoa. Gainera, XJ Auzolaneanek jakinarazi duenez, otordu horietan menu beganoa eskuratu nahi duenak izango du horretarako aukera; XJ Auzolaneanekin harremanetan jartzeko eskatu dute.