Juan Antxieta musika eskolako ikasleak hainbat emanaldi eskaintzen ari dira egunotan, eta atzo, esaterako, Banda Gazteko kideek kalean eskaini zuten emanaldia.
Lehenengo kalejira egin zuten musikariek Alde Zaharreko kaleetan barrena, eta ondoren, Perez Arregi plazan elkartu ziren, hainbat herritarren aurrean kontzertua eskaintzeko. Askotariko piezak jo zituzten, hara joandakoen gozamenerako.