Jexux Zelaia bere mailan nagusi, Txindokiko Kilometro Bertikalean

Julene Frantzesena 2025ko mai. 18a, 08:30

Peio Ziarsolo errezildarra eta Jexux Zelaia azpeitiarra atzo, proba bukatu ostean. (Utzitakoa)

57 urtetik gorakoen mailan nagusitu zen azpeitiarra. Hark 46 minutu eta 16 segundo behar izan ditu 3,6 kilometroko eta 980 metroko igoera positibodun proba egiteko.

Atzo, larunbatez, egin zuten Txindokiko Kilometro Bertikala proba. Euskal Herriko Kopako lehen proba izan zen Larraitz eta Txindoki artean egin zutena, eta Jexux Zelaia Lagun Onak mendi bazkuna taldeko kidea txapeldun izan da master C mailan (57 urtetik gorakoak). Hark 46 minutu eta 16 segundo behar izan ditu 3,6 kilometroko eta 980 metroko igoera positibodun proba gauzatzeko.

Bestalde, Soronea Ammma taldeko Peio Ziarsolo errezildarra aurrena izan zen jubenilen mailan. Hark 42 minutu eta hamar segundo behar izan zituen 3,6 kilometroko eta 980 metroko igoera positibodun proba gauzatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide