Ostegunean, San Isidro egunez, ekin zieten sanisidroei Aratzerrekan, eta gaur izan dute jarraipena. Umeak izan dira erabateko protagonistak, haiei zuzendutako ekintzak izan baitira arratsalde guztian. Hasteko, Iagomagok ikuskizuna eskaini du elizan, eta jarraian atxur festa egin dute plazaren alboko soroan. Atxurrak eskuetan, teniseko pilotak topatzea izan dute zeregina, eta bat baino gehiago izan dira topatu dutenak.
Jarraian, han bertan, ponien gainean bueltatxo bat emateko aukera izan dute hala nahi izan dutenek, eta ondoren, indarrak berreskuratzeko, meriendatu egin dute frontoian. 20:00etan, atxurraren jaitsierarekin, bukatutzat eman dituzte auzoko festak.