Trainerillen Euskadiko Txapelketak jokatu zituzten atzo Ondarroan (Bizkaia) eta hiru arraunlari azpeitiarrek jantzi zituzten txapelak.
Maila nagusian, Zumaiak irabazi zuen emakumeen txapelketa, eta Telmo Deunekin aritu ziren atzo Miriam Garagarza eta Ainhoa Segurola matxinbentarra. Jubeniletan ere jantzi zuen txapela azpeitiar batek: etxeko taldearekin, Ondarroarekin, irabazi zuen txapelketa Zumaiak utzita Bizkaiko taldean ari den Adur Egañak.