Sanjuandegiko Festa Batzordeko kideak jaietarako prestaketen azken txanpan murgilduta daude; izan ere, larunbatean, hilak 24, egingo dute festen bueltako lehen hitzordua, Umeen Eguna. Ostiralean itxi zuten izen-ematea, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez 270 inguru haur eta gaztetxo animatu da larunbateko festan parte hartzera.
Zapatuan 12:45ean elkartuko dira Jose Antonio Agirre plazan, eta taldetan banatuta jolasak egingo dituzte. Taldeak "ausaz" egindakoak izango direla nabarmendu du XJk. Jolasean ibili ondoren, auzo bazkaria egingo dute eta 15:30erako haurrak gurasoek jaso beharko dituzte. Beraz, ordu horretatik aurrera haurrak "gurasoen ardurapean" egongo direla zehaztu du Sanjuandegiko festa batzordeak. 16:15ean Iagomagoren ikuskizunarekin gozatzeko aukera egongo da Sanjuandegin.
Egitaraua:
- 12:45. Jose Antonio Agirre plazan elkartu eta jolasak.
- 14:30. Auzo bazkaria.
- 15:30. Gurasoek umeak jaso beharko dituzte.
- 16:15. Iagomagoren magia ikuskizuna.