Lurpea Garbi elkarteak antolatuta, hitzaldia eta hondakin erakusketa egingo dituzte bihar Mendietxe museoan. Hain zuzen, zaborrak ingurune karstikoetan duen eraginaz ariko dira biharko saioan. Inma Mugertza hidrogelogoak, Eneko Agirre biologoak eta Uxue Lasa espeologoak gidatuko dute saioa, eta hainbat material grafiko eta fisiko erakustearekin batera emango dituzte azalpenak. Tolosaldeko eragilea da Lurpea Garbi, eta ingurune karstikoak garbitzea eta babestea du xede. Tolosaldean ez ezik, Gipuzkoa osora zabaldu nahi dute inguruneak zaintzeak duen garrantzia.
Hitzaldiaren helburua da eremu karstikoen –kareharriz osatutako eremuak– zaurgarritasuna eta sentiberatasuna ulertaraztea eta haietan egiten diren jarduerek izan dezaketen eragina ikusaraztea, bereziki lurrazpiko uretan eta kobetako ekosistema berezietan.
Solasaldia 19:00etan hasiko da, eta nahi duen ororentzat irekia izango da.