The Friday's Crew-ren itzulerak eta Su ta Gar-en doinu gogorrak Sanagustin astindu zuten

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 20a, 10:03

The Friday's Crew eta Su ta Gar musika taldeek kontzertu banarekin girotu zuten zapatuko gaualdia Sanagustin kulturgunean.

The Friday's Crew taldearen itzulerak Sanagustin harrotu zuen zapatuan, Etxera Egunean. Eszenatokietara bueltatu berri den taldeaz gain, kontzertua eman zuen Su ta Gar-ek ere; doako emanaldiak izan ziren biak ala biak.

Punk-oi! doinuak izan ziren nagusi Sanagustineko oholtzan, eta Azpeitiko eta Azkoitiko taldearen agerraldiak berezi egin zuen gaualdia. The Friday's Crew taldeak beste bi kontzertu emango ditu aurten, bat Bergarako Ekinez jaialdian (maiatzaren 31an), eta bestea Arrasateko Mondra&Roll-en, ekainean.

Ikusi kontzertu hauetako argazki guztiak, Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide