Oinordekotzari buruzko hitzaldia antolatu du asteazkenerako Baigerak

Maddi Txintxurreta 2025eko maiatzaren 22a

Basazabal jauregia.

Francisco Javier Lazaro Eusa Azpeitiko notarioak emango du hitzaldia, 16:30ean hasita, Basazabal jauregian.

Oinordekotza euskal komunitate autonomoan izenburuarekin hitzaldia emango du datorren asteazkenean Francisco Javier Lazaro Eusa Azpeitiko notarioak.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatu du hitzaldia eta 16:30ean hasiko da, Basazabal jauregian. Saioa gazteleraz izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide