Ilara luzea sortu da erosketa bonuak eskuratzeko

Nerea Uranga 2025ko mai. 21a, 19:02

Gaur arratsaldean erosketa bonuak erosteko jende ilara Azoka Plazan. (Nerea Uranga)

Gaur hasi dute Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak erosketa bonuen salmenta. Bihar ere bonuak erosteko aukera izango dutet herritarrek Azoka Plazan eta Internetez.

Gaur arratsaldeko 16:00etatik eskuragarri dira Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak kaleratutako 4.000 erosketa bonuak, eta horiek aurrez aurre erosi nahi zituzten herritarrek ilara luzea sortu dute Azoka Plazaren atarian. Bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietako ekonomia sustatzea du helburu bi agenteek beste urte batez elkarlanean ondu duten Azpeitia Zaindu izeneko kanpainak.

Gaur salmentako lehen orduan joan da jende gehien erosketa bonuak erostera. Bihar, osteguna, ere jarriko dute Azoka Plazan bonuak erosteko aukera 09:30etik 13:00etara eta 15.30etik 17:00etara. Txartelak online ere eros daitezke azpeitiazaindu.eus webgunean.

Bonuen gaineko informazio gehiago, honako lotura honetan eskura daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide