Biodibertsitatea ezagutzeko detektibe bilakatzera gonbidatuko ditu familiak Ekoetxeak

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 22a, 11:28

Ekoetxeak Azpeitian duen egoitza.

Haur eta familiek natura nahiz biodibertsitatea modu entretenigarrian ezagutu ditzaten saio bat antolatu du Ekoetxeak iganderako. 11:00etatik 13:00era izango da saioa.

Pistak antzemanez eta begiak lupan zorroztuta, detektibeen azalean jarrita natura eta biodibertsitatea ezagutzeko saioa antolatu du Ekoetxeak iganderako. Familiei zuzendutako saioa izango da eta adin guztietako pertsonek har dezakete parte. 11:00etan hasiko da Ekoetxeak Azpeitian duen egoitzan, eta bi ordu inguruko iraupena izango du.

EtxEKO FAMILIAK izeneko programaren baitako saioa izango da igandekoa, eta natura interpretatu eta behatzen ikasiko dute parte hartuko duten familiek. Horrela, animalien aztarnak eta arrastoak identifikatzeko pistak emango dizkiete Ekoetxeako arduradunek, eta jolas eta dinamiken bidez, ekosistemak zaintzearen garrantziaz jabetuko dira.

Ekintza doakoa izango da, baina beharrezkoa da aurretik izena ematea; esteka honetan egin daiteke.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide