Tardes de soledad (Espainia, 2024) film dokumentala emango dute etzi (19:30) eta astelehenean (21:00) Soreasu antzokian. Albert Serra zuzendari kataluniarrak Andres Roca Rey toreatzaile peruarraren bueltan egindako ikus-entzunezkoa da Tardes de soledad eta, besteak beste, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen iaz. Ohi bezala, igandeko zein asteleheneko emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke.
Tardes de soledad-en bi emanaldiekin bukatuko du Kulturazek 2025eko lehen erdiko zinema programazioa. Udazkenean itzuliko da zinema Soreasuko asteburuetara.