Oñatz Gain elkarte gastronomikoa bazkide bila dabil, eta horretarako, baldintza onuragarriak eskaintzen ditu. Hala, bazkide izateko ordaindu beharreko prezioa hileko kuota dela aurreratu dute elkarteko kideek.
Oñatz Gain elkartea Oñatz auzoan kokatzen da, ingurune paregabe batean: "Izarraitz aurrez aurre ikusten delarik". Elkarte gastronomikoak, gainera, sukalde, jangela eta txoko ezin hobeak eta lagunekin edota familiakoekin gozatzeko aukera eskaintzen du. Informazio edota xehetasun gehiago nahi dituztenek, 653 71 18 68 edo 619 17 46 26 telefono zenbakietara deitu beharko dute.
Hona hemen irudi batzuk:


