Etiketa nutrizionalen inguruko ikastaroak harrera bikaina izan du

Nerea Uranga 2025ko mai. 23a, 12:00

Etiketa nutrizionalak irakurtzen ikasteko ikastaroa atzo, Azoka Plazan. (Elikagunea)

Elikagaien etiketak ulertzen irakasteko ikastaroa eskaini zuten atzo Azoka Plazan, Eliku zentroak eta Elikaguneak.

30 pertsonatik gora elkartu ziren atzo arratsaldean Azoka Plazako etiketa nutrizionalen inguruko ikastaroan. Elikagaien etiketak ulertzen ikasteko eta kontsumitzeko orduan erabaki onak hartzen jakiteko helburuz antolatu zuten atzoko saioa Eliku zentroak eta Elikaguneak.

Aitziber Aizpuru dietista-nutrizionista aritu zen ikastaroan gidari. Hark nabarmendu, zuen elikadura osasuntsua izateko, kontsumitzen diren produktuen etiketa nutrizionala ulertzea garrantzitsua dela. Eguneroko elikadurarako aholku praktikoak ere eskaini zituen Aizpuruk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide