Ez dadila haria eten lelopean Iraurgi Eguna ari dira ospatzen Iraurgi ikastetxeko ikasleak egun osoan zehar. Astelehenetik Iraurgi Astean murgilduta dabiltza, eta gaurko festarekin borobilduko dute egitaraua.
15:00etan hasita herri kirol erakustaldia egin dute plazan. Ondoren, plazatik kalejiran joan dira Iraurgiko jolastokira, eta han jarraitu dute antolatutako ekintzekin. 17:00etan patata tortilla lehiaketa, puzgarriak eta aurpegi margoketa egin dituzte, Iagomagoren emanaldiaren aurretik.
Arratsalde-gau aldera jarraituko dute festarekin: 19:30ean batxilergokoen oroigarri banaketa egingo dute, eta, jarraian, kontzertua eskainiko du Obaneuke taldeak. 21:00etan afaritarako elkartuko dira ikasle zein guraso ikastetxeko atarian, eta horrela borobilduko dute festa eguna.