Alegia gaindituta, Herriarteko final-laurdenetara sailkatu da Azpeitia

Nerea Uranga 2025eko maiatzaren 24a

Azpeitiaren eta Alegiaren arteko gazteen mailako partida atzo, Izarraitz pilotalekuan. (Nerea Uranga)

Itzuliko hiru neurketak irabazi dituzte Ilunpeko pilotariek. Herriartekoaren eskuzko final-laurdenetan Oiartzun izango du aurkaria Azpeitiak; joanekoa Izarraitz pilotalekuan jokatuko dute datorren asteburuan.

Aise gainditu ditu Azpeitiak Gipuzkoako Herriartekoaren eskuzko final-zortzirenak Alegiaren kontra 5 eta 1 eginda. Orain, final-laurdenetan Oiartzun izango du Azpeitiak hurrengo aurkaria; joaneko neurketak etxean jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek, Izarraitz pilotalekuan.

Final-zortzirenetako itzuliko partidak atzo jokatu zituen Azpeitiak Alegiaren kontra, 21:00etan hasita. Hiru mailetako neurketetan nagusi izan ziren Ilunpeko pilotariak. Honakoak izan ziren atzoko emaitzak: kadeteetan, 22 eta 5 irabazi zuten Markel Mendizabalek eta Ioritz Arsuagak E. Garaikoetxearen eta H. Leoren kontra. Gazteen mailan,  22 eta 8 nagusitu ziren Jokin Artetxe eta Mikel Iturralde J. Collado eta O. Garaikoetxearen kontra. Nagusietan, Iker Egigurenek eta Haritz Larrañagak 22 eta 5 irabazi zieten  E. Irazustabarrena eta J. Oiarbideri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide