Era askotako kiroletan eta jolasetan ibili dira gaur Eskola Kirol Festan

Nerea Uranga 2025ko mai. 24a, 17:47

Azken ikasturtean Multikirolen nahiz JolasHezi programetan ibili diren haurrek festa giroan bukatu dute ikasturtea Garmendipen eta kiroldegian egin dituzten jarduerekin.

Era askotako jarduerak egiteko aukera izan dute gaur Eskola Kirol Festan bildutako haurrek. Hainbat kirol eta jolasetan ibili dira azken ikasturtean Multikiroletan (LH3tik LH6ra) edota JolasHezi programan (LH1 eta LH2) ibili diren ikasleak. Jarduerak goizean egin dituzte kiroldegian eta Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide