Atzegik Kuadrilla Eguna ospatu du gaur Azpeitian, eta Gipuzkoako bailaretako lagun taldeak elkartuko dira festa giroan; denera 300 pertsona inguru. Ondo pasatzeko, aspaldiko lagunak ikusteko eta aisialdiaz gozatzeko elkartu dira. Aurrena, Azpeitiko Atzegiren lokala ikustera joan dira, eta ondoren, musikak lagunduta kalejira egin dute Azpeitiko plazara.
Kuadrilla Eguneko denek bazkaldu dute elkarrekin Azoka Plazan, eta jaia bukatzeko dantzaldia izan dute.